This is an example of a HTML caption with a link.

Tratamentuak

Osasun zientzietan eta gaur egungo aurkikuntzetan oinarritzen den tratamendu fisikoen multzoa da fisioterapia. Sintoma eta lesio askok irtenbide erraza dute fisioterapiaren laguntzaz (buruko minak, hernia diskalak, ziatikak, lepoko minak, kirol lesioak, orkatileko bihurrituak, tendinitisak, etab…)

Eskuzko terapia | Heziketa posturala | Neurodinamika | Fibrolisi diakutaneoa | Masaia terapeutikoa
Min miofaszialaren tratamentua | Teknika osteoartikularrak | Kinesio-taping-a | Luzaketak | Ariketa terapeutikoa

 


>>Eskuzko terapia

Azterketa baten ondoren, tratamendu jakin bat aukeratzen dugu. Lesioaren eboluzioaren arabera, teknika ezberdinak uztartzen ditugu, momentu jakin bakoitzean egokiena deritzogunari lehentasuna emanez. Esan genezake 3 motatako arazoak trata daitezkela eskuzko terapia bidez:

 

  • Muskularrak: kontrakturak, zaintiratuak,zuntz hausturak…
  • Artikularrak: orno batek sortutakoak, artrosia, menisko pintzamentuak…
  • Neuralak: ziatikak, eskuetako txingurritzeak, indar-galera…
Eskuzko terapia

 
^


>> Heziketa posturala

heziketa posturala Metodo suabe, progresibo eta aktiboa da, lesioaren sorreraren, fisiologiaren eta anatomiaren behaketa, azterketa eta analisi zorrotza funtsezkoak disuena. Oso metodo egokia da jarrera-alterazioetan.

^



 

>> Neurodinamika.

Nerbioen mekanika eta fisiologia tratatzeko erabiltzen diren tekniken multzoa da. Nerbio bat, bere ibilbidean zapaldua izan daiteke eta ondorioz sintoma desberdinak eman. Ziatikak, hatzetako txingurritzeak… izaten dira gaixotasun ohikoenak. . Neurodinamika

 
^



 

>> Fibrolisi diakutaneoa. .

Fibrolisi diakutaneoa
Ebakuntzen, mikro/makrotraumatismoen eta hanturen ondorioz sortzen diren fibrosiak tratatzeko gantxo bat proposatzen du teknika honek, landu beharreko gorputz atalaren eta estrukturaren araberakoa izango dena, eskuz lortuko ez genukeen sakoneran abordatze zehatzaz lan egin ahal izateko.

 
^



 

>> Masaia terapeutikoa.

Eskuzko terapiaren bidez gorputzeko hainbat sistematan ( nerbio-sistema, muskuloeskeletikoa eta zirkulazio sistema, esaterako) erreakzio fisiologikoak era kontrolatuan lortzean datzan teknika da.

 

Masaia terapeutikoa

 
^



 

>> Min miofaszialaren tratamentua.

PGMen tratamendua. Gorputzeko giharrek, arrazoi anitzengatik, mina sor dezakete euren kokagunetik urrun. Egunerokoa oztopatzenduten min hauek “min miofaszialaren sindrome” bezela klasifikatzen dira. Teknika kontserbatzaile (eskuz) zein inbasiboz (orratzez) puntu hauek normaltasunera itzultzean datza tratamendu honek.

 
^


>> Teknika osteoartikularrak.

Artikulazio batean sor daitezkeen arazoak tratatzeko erabiltzen ditugu. Artikulazio batek, mugimendu gutxiegi edo geihegi duenean erabili daitezke, naiz eta helburu desberdina lortzeko teknika desberdinak erabiltzen ditugun. Hainbet kontzeptu eta lan egiteko era desberdinekin aritzen gara. Horien artean, Mulligan, Maitland, Kaltenborn eta osteopatiako teknikak. Teknika osteoartikularrak

 
^



 

>> Kinesio-taping-a.

kinesio taping
Lotailuetako, giharretako eta artikulaziotako zein gaitz neurologiko batzutarako benda elastiko bereziak erabiltzen dira teknika honetan, tratatu beharreko gaitzaren arabera tentsioa gehituz edota gutxituz.

 
^



 

>> Luzaketak.

Orokorrean esanda, gihar, tendoi edota ligamentuen lesioetan darabilgun teknika da, ehun bigunen estrukturarengan eraginez, malgutasuna, luzapena eta elastikotasuna landuz. luzaketak

 
^


 

>> Ariketa terapeutikoa.

Bizkarrezurreko egonkortasuna lortzeko eta lesio baten ondoren funtzioa errekuperatzeko helburuarekin bezeroari pertsonalki prestatutako ariketa sorta da.

Ariketa terapeutikoa

^

Atlas fisioterapia zentrua | Heriz 10, behea. 20.008 Donostia | Telf: 943 31 14 00 | e-posta: info@atlasfisio.com | www.atlasfisio.com