This is an example of a HTML caption with a link.

Guri buruz

_DSC3689-2

 

Eskuzko terapia gure tratamenduen oinarritzat dugun fisioterapeutak gara.

Berebiziko garrantzia ematen diogu mina sortzen duen mekanismo eta egituren bilaketa eta balorazioari, horrek ezarriko baitu tratamendurik egokiena, eta ondorioz, errekuperaziorik azkarrena.

Diplomatu ezkero fisioterapiako hainbat arlotan lan egin ondoren, 2009aren hasieran finkatu ginen Donostiako Antiguo auzoan.

Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu:

 

 

Ainara

Bartzelonako Ramon Llull unibertsitateko Blanquerna Fundazioan Fisioterapian diplomatu ondoren, eta lan munduarekin lehen harremanak izan eta kiromasaiean sakondu ostean, Euskal Herrirako bidea hartu nuen berriz ere. 2006. urtean EFEOn elkargokide egin nintzen 1305 zenbakiarekin. Fisioterapiak eskaintzen dituen bide anitzen artean, eta lan-tresna nagusia eskuak izatea nahi nuela argi izanda, arlo ezberdinetako ikastaroei esker ikasten jarraitzea erabaki nuen eta “Kantzerologia eta zainen patologia” eta “Crochetage Myo-aponéurotique (Gantxoak) J. Boone” kurtsoak egin nituen. Garai beretsuan hasi nintzen 4 urtez nere gain izango nuen kiroldegi bateko fisioterapia zerbitzuan lanean. 2008. urtean “Postura: azterketa, diagnostikoa eta tratamentua” ikastaroa egin nuen. Urte berean, Matia Fundazioaren eskutik hainbat errehabilitazio zentrutan izan nintzen lanean 4 hilabetez, lanordu erdiz.

2009. urtean Atlas Fisioterapian finkatu ginenetik ere, ikasten jarraitzeko grinak ez du etenik izan eta eskuzko terapian sakondu asmoz “Min miofaszialaren sindrome (O. Mayoral)”, “Erraietako fisioterapia, disfuntzio abdominopelbikoetan (L. Gomez)” eta “Ariketa terapeutikoa disfuntzio zerbikaletan (D. Fallah)” ikastaroak burutu ditut. “Min kronikoaren neurobiologia (R.Torres)”ri esker azken urtetan hain ohikoak diren min kronikoen abordaia berritzaile bat ezagutu dut. “Indukzio miofaszialeko (A.Pilat)” 1. eta 2. mailak egin ditut 2012-2014 bitartean. Momentu hontan, Josune Gomez Lagoren eskutik “Linfedemaren tratamentu integrala” formakuntza jaso ostean, gai honen inguruan sakontzen ari naiz.

Urte guzti hauetan lanaldia eta ikasketak uztartzeaz gain, hainbat jardunaldi eta kongresutan parte hartu dut.

 

Xabat

2005ean bukatu nituen Fisioterapia ikasketak Escoles Universitarias Gimbernat (UAB) unibertsitatean. Etxera bueltatzerakoan EFEOn elkargokide egin nintzen, 1132 zenbakiarekin. Lan esperiantziari dagokionez, Donostialdeko hainbat zentrutan lan egin eta gero 2 urtez egon nintzen Frantzian lanean. Bueltatzerakoan sortu genuen Atlas Fisioterapia. Diplomaturan ikasitakoarekin piztu zitzaidan eskuzko terapian sakontzeko interesa. Gaur egun oraindik mantentzen dudana, nire lana teknika horietan oinarrituz.

2005ean bertan “Kate muskularrak (Busquet)” ikastaroa burutu nuen. Bertan ezagutu nuen Jan De Laere irakaslea eta berak bideratu ninduen “Eskuzko terapia neuro-ortopedikoa” masterra egitera. Nire lan egiteko erabat aldatu zuen ikastaroa izan zen hau, orduztik nire tratamentu guztiak arrazonamendu klinikoan oinarritzen baititut. Kontzeptu hori funtsezkotzat hartuaz, osagarriak diren ikastaro hauek egin ditut: “Eskuzko terapia neurodinamikoa (J. De Laere)”, “Kinesiotaping-a”, “Min miofaszialaren sindromea (O. Mayoral)”, “Pilates lurrean”, “Ariketa terapeutikoa disfuntzio zerbikaletan (D. Fallah)”, “Min kronikoaren neurobiologia (R.Torres)” eta “Eskuzko terapiaren mekanismo fisiologikoak (B. Vicenzino)”.

Era berean, garrantzia handia ematen diot ikerketa arloari. Horren adibide dira “Ikerketa zientifikorakoa metodologia I, II eta III” ikastaroa eta “Ikerketa translazionala fisioterapian” master ofiziala. Nire ezagutzak eguneratzea bereziki gogoko dut etengabeko ikerketarekin. Aldi berean, hainbat kongresu eta jardunalditan parte hartu izan dut.

Atlaseko jarduera klinikoa EFEOko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa batzordeko kide izaterakin batera eraman nuen 2 urte ta erdiz. Gaur egun, nere jarduera klinikoaz gain irakaskuntza ere atsegin dut, horren adibide dira graduondoko ikastaro batzuetan, neurodinamikari buruz ematen ditudan klaseak.

Alaitz

2008-2011 urte bitartean burutu nituen Fisioterapia ikasketak Bartzelonako Escoles Universitàries Gimbernat (UAB) unibertsitatean. Euskal Herrira itzultzearekin batera elkargokide egin nintzen 2.290 zenbakiarekin EFEOen.

Gizartean kirola egiteko dagoen ohitura handia ikusita, arlo hortan jarri nuen arreta karrera amaitu ondoreneko lehen bi ikastaroak egiterakoan. Horrela, “Kirol Lesioak” eta “Kirol prestakuntza eta bendaje funtzionalak” ikastaroak burutu nituen. Ordurarte ikasitakoarekin hasi nintzen lanean, hasieran gertukoenak tratatzen, eta pixkanaka gertukoenek bideratutakoak, paziente talde ederra lortu nuen arte. Lehendik ere hala uste banuen ere, geroz eta ziurrago ikusi nuen pertsonak eskuz tratatzea zela bilatzen nuena, eta eskuzko terapiarekiko apustuarekin aurrera egitea erabaki nuen. Lesioei beste ikuspuntu bat emateko eta ikasketen osagarri bezela, 2012an Escuela de Osteopatia de Madrid-en Osteopatiako graduondokoarekin hasi nintzen. 5 urteko graduondoko hau egiten jarraitzen dudan bitartean, eta gure lanbidea jarraipena behar duen ikasketa prozesu bezela ulertzen dudanez, ikasten jarraitu dut. 2012an “Pilates lurrean (N.Wiereszen)” eta “Kinesiotaping” ikastaroak egin nituen, eta 2013an “Min miofaszialaren sindromea (J.Gonzalez Iglesias)”.

Atlas fisioterapia zentrua | Heriz 10, behea. 20.008 Donostia | Telf: 943 31 14 00 | e-posta: info@atlasfisio.com | www.atlasfisio.com